Horren adibide argia da Europar Batasuna; zeinak neoliberalismoaren oinarriak diren austeritate iraunkorreko politika ekonomikoa zehazten duten. Hala, finantza-kapitalari ematen zaio lehentasuna, eta ondorioz, aberatsen eta pobreen artean aldeak handiagotzen dira; aberatsak gero eta gutxiago eta aberatsago dira, eta pobreak, aldiz, gero eta gehiago eta pobreago. Politika horren bidez, herrian datzan subiranotasuna herriari berari ebasten zaio, eta botere ekonomikoaren gune antidemokratikoen esku uzten da. Hala, Europar Batasunak men egiten die finantza-kapital handiaren interesei, Europako herriei eta herritarrei bizkar emanez. Europar Batasun horretan, desberdintasunak ugaritu egin dira eta murriztu, ordea, eskubideak.
Horiek horrela, Hego-Amerikari erreparatu behar diogu. Munduko eremu hartan, indar aurrerakoien eta ezkertiarren esku dago herrialde askoren etorkizuna. Horri eskerrak, neoliberalismoaren gau beltza argitzen duten ekimenak jarri dira indarrean, garrantzi handiko gizarte-planak sendotuz eta pobreziaren, desnutrizioaren eta analfabetismoaren aurkako borrokan garaipen handiak lortuz. Hala ere, indar atzerakoiek kanpaina mediatikoen bidez egindako erasoek zailtasunak sortu dituzte, nazioarteko talde mediatiko, politiko eta ekonomiko boteretsu askoren eskutik.
Beste eremu batzuetan, Afrikan, Ekialde Hurbilean eta Pazifikoan, kasu, gero eta urriagoak diren lehengaiak eta baliabide energetikoak lortzeko borrokan diharduten potentzia inperialisten eta neokolonialisten esku-hartzeak ugaritu egin dira. Magrebeko eta arabiar herrialde batzuetako erregimen diktatorialen zapalkuntzaren, ustelkeriaren eta eskubide gabeziaren aurka lehertu ziren matxinadak zoriontzeko arrazoi dira. Erabat salagarriak dira indar neokolonialisten eta inperialisten interesak, baita herri horietako indar atzerakoiek askapen eta bizitza duinerako mugimenduen bidea gerarazteko eta desbideratzeko egindako saiakera ankerrak.
Mundu mailako egoera hori izanik, herrietan eta klase herritarretan datza erresistentzia. Etorkizuna beren esku eduki nahi duten eta subiranotasun nazionalaren nahiz determinazio librearen aldeko borrokan diharduten herriak dira dogma neoliberal horiei aurre egiten dietenak. Gehiengo sozial zabala osatzen duten gizon eta emakumeak dira pobretzearen eta botere galeraren aurrean erantzun behar dutenak.
Sortuk borroka antiinperialista eta internazionalista aldarrikatzen du, eta hori izan da Ezker Abertzaleak historikoki mantendu duen jarrera, besteak beste, Kubaren, Filipinen eta Rifen independentziaren aldeko borrokak babestuz. Aljerreko Adierazpena geure eginda, herrien determinazio librea eta subiranotasun nazionala lortzeko kanpo- zein barne-kolonialismoaren aurkako borroka aldarrikatzen eta babesten dugu. Hori dela-eta, herrien eta gizon-emakumeen Europaren alde gaude. Alegia, askatasunean, elkartasunean eta justizia sozialean oinarritutako Europaren alde. Esku-hartze ezean oinarritutako elkartasuna defendatzen duen Europaren alde. Herriek beren etorkizuna libreki erabaki ahalko duten Europaren alde.
Elkartasun internazionalista dela medio:
• Gatazkak konpontzeko elkarrizketaren eta negoziazioaren bideak babestearen alde gaude.
• Estatu espainiarreko eta frantziarreko klase herritarren alde bereziki eta orokorrean, europarraren alde gaude.
• Espainiako eta Frantziako Estatuetako herrien eskaerak babesten ditugu, bereziki Herrialde Katalanen, Galiziaren, Korsikaren eta Kanakyaren subiranotasun nazional osoa lortzeko eskaeren alde.
• Irlanda batu, gaeliko eta askeari babes osoa eskaintzen diogu. Zorionak eman nahi dizkiogu Sinn Fein alderdiari arlo horretan lortutako aurrerapenak azpimarratuz.
• Eskoziako gobernuak eta Erresuma Batukoak Eskoziaren independentziari buruzko erreferenduma egiteko lortutako akordioa txalotzen dugu.
• Ezker Abertzalearen eta Fronte Polisarioaren arteko adiskidantzazko lotura sendoak direla-eta, saharar herriaren determinazio librerako eskubide besterenezinaren aldeko borrokari elkartasun osoa adierazten diogu. Horrenbestez, elkartasuna eta elkarlana oinarri izanik, Nazio Batuen ebazpenak praktikan jartzea lortzeko ahal beste lan egiten jarraitzeko konpromisoari eutsiko diogu, lurralde okupatuetan giza eskubideen, eskubide zibilen, politikoen, ekonomikoen eta kulturalen urraketak amai daitezen.
• Determinazio librea lortzeko eta Palestinar Estatu bateratua, bideragarria eta subiranoa eratzeko palestinarren borrokari babes osoa eskaintzen diogu. Palestinako lurraldearen okupazioa bertan behera geratzea ekarriko duen irtenbide zuzenerako eta iraunkorrerako deia egiten dugu. Era berean, preso politikoak askatzearen eta errefuxiatuen itzuleraren aldeko deia egiten dugu. Legez kanpoko kokalekuen ezarpena eta lurraldea bantustanizazio prozesua amaitzea galdegiten dugu. Halaber, Palestinar erakundeek, estrategia nazional, bateratu eta eraginkorra osatu asmoz, palestinarren arteko elkarrizketak osatzeko egiten ari diren ahalegina txalotzen dugu. Palestinako herriarekiko elkartasun internazionalista sendotzeko konpromisoa hartzen dugu.
• Herri kurduaren borrokari eskainitako babesa berresten dugu. Abdullah Ocalan buruzagia aske jartzea exijitzen dugu, baita ekintzaile politiko, abokatu, kazetari eta, oro har, herritar kurduen aurkako errepresioa amaitzea ere. Era berean, bake zuzen eta iraunkorra ekarriko duen elkarrizketa eta negoziazio prozesua hastea.
• Filipinetako Fronte Demokratiko Nazionalaren eta Filipinetako gobernuaren arteko elkarrizketa prozesua babesten dugu, Filipinetako herriak giza eskubideen arloan egindako eskakizunei eta gatazkaren sorburu ekonomikoei eta sozialei irtenbidea emateko.
• Babes osoa eskaintzen diogu Kolonbiako gobernuaren eta FARCen artean hasitako elkarrizketa eta negoziazio prozesuari. Epe motzean, aurrerapausoak ematea espero dugu, aipatutako elkarrizketa-prozesuan ELNk parte hartuz. Gure iritzian, hasitako prozesuak gatazka armatuaren oinarrian dautzan arrazoi ekonomikoei, sozialei eta politikoei irtenbidea eman behar die. Horren haritik, hainbat eragilek eskatu eta FARCeko idazkaritzak onartu duen bezala, ekinbide armatua aldi baterako bertan behera uzteko hitzarmen batek edo, gutxienez, Zuzenbide Humanitarioa aplikatzeko hitzarmen batek elkarrizketa prozesuari mesede egingo liokeela eta zentzurik gabeko nahiz alferrikako heriotzak ekidingo liratekeela deritzogu. Bakearen alde lan egiten dutenen aurkako jazarpena salatzen dugu. Kolonbiako Estatuari oposizio politikoaren eta sozialaren askatasun ideologikoa eta politikoa bermatzea galdegiten diogu, bai eta oposiziokoen segurtasuna bermatzeko ere (bereziki Marcha Patriótica, Cumbre de los Pueblos eta Minga Indígena ekimenetako parte-hartzaileena). Era berean, elkartasuna eta babesa eskaintzen dizkiegu Colombianos y Colombianas por la Paz taldeko kideei, eta Kolonbian bake zuzen eta iraunkorra lortze aldera hasitako bidean aurrera egitera animatzen ditugu.
• Kubako herriari eta iraultzari babes eta miresmen osoa adierazten diegu. Halaber, munduko indar aurrerakoiekin bat eginda, uharteak jasaten duen blokeo ekonomiko bidegabe eta krudela amaitzea galdegiten dugu, hala nola modu bidegabean espetxeratutako Kubako bost iraultzaileak askatzea.
• Venezuelako herria goratzen dugu eta elkartasun osoa adierazten diogu iraultza bolivartarrari, justizia soziala lortzeko egindako aurrerapausoengatik. Hugo Chavez Frías presidenteari laster sendatzea opa diogu. Bihoakio anaitasunezko besarkada iraultzailea.
• Elkartasuna adierazten diegu Hegoamerikako herrialde askotan garatzen ari diren askapen prozesuei; hau da, Boliviako, Brasileko, Ekuadorreko, Nikaraguako, Salvadorreko eta Uruguayko gobernu aurrerakoiei.
• Halaber, elkartasuna adierazten diegu Magreben eta Ekialde Hurbilean justizia sozialaren alde eta zapalkuntzaren aurka borrokatzeko kaleak hartu dituzten herritarrei eta klase herritarrei.
• Babesa eskaintzen diegu Afrikan, Asian edo Karibean, subiranotasun osoa lortze aldera, kate neokolonialak apurtu nahi dituzten herriei. Zorionak ematen dizkiogu Afrikako Kongresu Nazionalari, ehungarren urteurrena ospatu duelako; ehun urte Hego Afrikatik apartheida desagerrarazteko borrokan.
• Funtsean, zernahi motako zapalkuntza jasaten dutenen alde gaude. Izan ere, elkartasuna herrien arteko samurtasuna da.
Iruñea, 2013ko otsailak 23">

Zein da PNVren proposamena arrazoi politikoengatik inor gehiago atxilotua izan ez dadin? +
Pasa den astea Ondarruko gertakariek markatu dute eta gure ustez balorazio orokorra egitea beharrezkoa da etorkizunari begira denok ikasi dezagun.… Gehiago irakurri
Zubi bete duintasun +
Gaur goizaldean PNVk bidalitako Ertzaintzak Urtza Alkorta atxilotu du Ondarroako zubiharresia txikitu ondoren. Gaur goizaldean, eta AskeGuneak iraun dituen 6… Gehiago irakurri
Arraiz: "Herri Harresien praktika hau eredugarria da" +
Hasier Arraizen adierazpenak Ondarroako AskeGunetik. Gehiago irakurri
SORTUren biltzar eratzailea kapitalismoa egiturazko krisialdian murgilduta dagoen testuinguruan egingo da. Ez da ordea krisi ekonomiko soila; energia-krisia, elikagai-krisia eta ordezkaritza politikoko sistemen krisia ere bada. Krisi hori, gainera, esparru geopolitikoetan nagusitzeko lehia gogorragoa den honetan garatatzen ari da; botere-gune berriak azaldu dira eta indar inperialistek, beren nagusitasuna kolokan dela ohartuta, gero eta esku-hartze gehiago egiten dituzte eta oldarkorrago dihardute baliabide energetikoak eta naturalak eskuratzeko borrokan; ondorioz, munduko bakea arriskuan jarriz.
Munduko krisi ekonomikoa gainditzea, ordea, ez dirudi laster gertatuko denik; dogma neoliberaletan errotuta dauden nazioarteko finantza-erakundeetako arduradunek emandako aginduen xedea boteretsuen etekinak areagotzea besterik ez delako.
Horren adibide argia da Europar Batasuna; zeinak neoliberalismoaren oinarriak diren austeritate iraunkorreko politika ekonomikoa zehazten duten. Hala, finantza-kapitalari ematen zaio lehentasuna, eta ondorioz, aberatsen eta pobreen artean aldeak handiagotzen dira; aberatsak gero eta gutxiago eta aberatsago dira, eta pobreak, aldiz, gero eta gehiago eta pobreago. Politika horren bidez, herrian datzan subiranotasuna herriari berari ebasten zaio, eta botere ekonomikoaren gune antidemokratikoen esku uzten da. Hala, Europar Batasunak men egiten die finantza-kapital handiaren interesei, Europako herriei eta herritarrei bizkar emanez. Europar Batasun horretan, desberdintasunak ugaritu egin dira eta murriztu, ordea, eskubideak.
Horiek horrela, Hego-Amerikari erreparatu behar diogu. Munduko eremu hartan, indar aurrerakoien eta ezkertiarren esku dago herrialde askoren etorkizuna. Horri eskerrak, neoliberalismoaren gau beltza argitzen duten ekimenak jarri dira indarrean, garrantzi handiko gizarte-planak sendotuz eta pobreziaren, desnutrizioaren eta analfabetismoaren aurkako borrokan garaipen handiak lortuz. Hala ere, indar atzerakoiek kanpaina mediatikoen bidez egindako erasoek zailtasunak sortu dituzte, nazioarteko talde mediatiko, politiko eta ekonomiko boteretsu askoren eskutik.
Beste eremu batzuetan, Afrikan, Ekialde Hurbilean eta Pazifikoan, kasu, gero eta urriagoak diren lehengaiak eta baliabide energetikoak lortzeko borrokan diharduten potentzia inperialisten eta neokolonialisten esku-hartzeak ugaritu egin dira. Magrebeko eta arabiar herrialde batzuetako erregimen diktatorialen zapalkuntzaren, ustelkeriaren eta eskubide gabeziaren aurka lehertu ziren matxinadak zoriontzeko arrazoi dira. Erabat salagarriak dira indar neokolonialisten eta inperialisten interesak, baita herri horietako indar atzerakoiek askapen eta bizitza duinerako mugimenduen bidea gerarazteko eta desbideratzeko egindako saiakera ankerrak.
Mundu mailako egoera hori izanik, herrietan eta klase herritarretan datza erresistentzia. Etorkizuna beren esku eduki nahi duten eta subiranotasun nazionalaren nahiz determinazio librearen aldeko borrokan diharduten herriak dira dogma neoliberal horiei aurre egiten dietenak. Gehiengo sozial zabala osatzen duten gizon eta emakumeak dira pobretzearen eta botere galeraren aurrean erantzun behar dutenak.
Sortuk borroka antiinperialista eta internazionalista aldarrikatzen du, eta hori izan da Ezker Abertzaleak historikoki mantendu duen jarrera, besteak beste, Kubaren, Filipinen eta Rifen independentziaren aldeko borrokak babestuz. Aljerreko Adierazpena geure eginda, herrien determinazio librea eta subiranotasun nazionala lortzeko kanpo- zein barne-kolonialismoaren aurkako borroka aldarrikatzen eta babesten dugu. Hori dela-eta, herrien eta gizon-emakumeen Europaren alde gaude. Alegia, askatasunean, elkartasunean eta justizia sozialean oinarritutako Europaren alde. Esku-hartze ezean oinarritutako elkartasuna defendatzen duen Europaren alde. Herriek beren etorkizuna libreki erabaki ahalko duten Europaren alde.
Elkartasun internazionalista dela medio:
• Gatazkak konpontzeko elkarrizketaren eta negoziazioaren bideak babestearen alde gaude.
• Estatu espainiarreko eta frantziarreko klase herritarren alde bereziki eta orokorrean, europarraren alde gaude.
• Espainiako eta Frantziako Estatuetako herrien eskaerak babesten ditugu, bereziki Herrialde Katalanen, Galiziaren, Korsikaren eta Kanakyaren subiranotasun nazional osoa lortzeko eskaeren alde.
• Irlanda batu, gaeliko eta askeari babes osoa eskaintzen diogu. Zorionak eman nahi dizkiogu Sinn Fein alderdiari arlo horretan lortutako aurrerapenak azpimarratuz.
• Eskoziako gobernuak eta Erresuma Batukoak Eskoziaren independentziari buruzko erreferenduma egiteko lortutako akordioa txalotzen dugu.
• Ezker Abertzalearen eta Fronte Polisarioaren arteko adiskidantzazko lotura sendoak direla-eta, saharar herriaren determinazio librerako eskubide besterenezinaren aldeko borrokari elkartasun osoa adierazten diogu. Horrenbestez, elkartasuna eta elkarlana oinarri izanik, Nazio Batuen ebazpenak praktikan jartzea lortzeko ahal beste lan egiten jarraitzeko konpromisoari eutsiko diogu, lurralde okupatuetan giza eskubideen, eskubide zibilen, politikoen, ekonomikoen eta kulturalen urraketak amai daitezen.
• Determinazio librea lortzeko eta Palestinar Estatu bateratua, bideragarria eta subiranoa eratzeko palestinarren borrokari babes osoa eskaintzen diogu. Palestinako lurraldearen okupazioa bertan behera geratzea ekarriko duen irtenbide zuzenerako eta iraunkorrerako deia egiten dugu. Era berean, preso politikoak askatzearen eta errefuxiatuen itzuleraren aldeko deia egiten dugu. Legez kanpoko kokalekuen ezarpena eta lurraldea bantustanizazio prozesua amaitzea galdegiten dugu. Halaber, Palestinar erakundeek, estrategia nazional, bateratu eta eraginkorra osatu asmoz, palestinarren arteko elkarrizketak osatzeko egiten ari diren ahalegina txalotzen dugu. Palestinako herriarekiko elkartasun internazionalista sendotzeko konpromisoa hartzen dugu.
• Herri kurduaren borrokari eskainitako babesa berresten dugu. Abdullah Ocalan buruzagia aske jartzea exijitzen dugu, baita ekintzaile politiko, abokatu, kazetari eta, oro har, herritar kurduen aurkako errepresioa amaitzea ere. Era berean, bake zuzen eta iraunkorra ekarriko duen elkarrizketa eta negoziazio prozesua hastea.
• Filipinetako Fronte Demokratiko Nazionalaren eta Filipinetako gobernuaren arteko elkarrizketa prozesua babesten dugu, Filipinetako herriak giza eskubideen arloan egindako eskakizunei eta gatazkaren sorburu ekonomikoei eta sozialei irtenbidea emateko.
• Babes osoa eskaintzen diogu Kolonbiako gobernuaren eta FARCen artean hasitako elkarrizketa eta negoziazio prozesuari. Epe motzean, aurrerapausoak ematea espero dugu, aipatutako elkarrizketa-prozesuan ELNk parte hartuz. Gure iritzian, hasitako prozesuak gatazka armatuaren oinarrian dautzan arrazoi ekonomikoei, sozialei eta politikoei irtenbidea eman behar die. Horren haritik, hainbat eragilek eskatu eta FARCeko idazkaritzak onartu duen bezala, ekinbide armatua aldi baterako bertan behera uzteko hitzarmen batek edo, gutxienez, Zuzenbide Humanitarioa aplikatzeko hitzarmen batek elkarrizketa prozesuari mesede egingo liokeela eta zentzurik gabeko nahiz alferrikako heriotzak ekidingo liratekeela deritzogu. Bakearen alde lan egiten dutenen aurkako jazarpena salatzen dugu. Kolonbiako Estatuari oposizio politikoaren eta sozialaren askatasun ideologikoa eta politikoa bermatzea galdegiten diogu, bai eta oposiziokoen segurtasuna bermatzeko ere (bereziki Marcha Patriótica, Cumbre de los Pueblos eta Minga Indígena ekimenetako parte-hartzaileena). Era berean, elkartasuna eta babesa eskaintzen dizkiegu Colombianos y Colombianas por la Paz taldeko kideei, eta Kolonbian bake zuzen eta iraunkorra lortze aldera hasitako bidean aurrera egitera animatzen ditugu.
• Kubako herriari eta iraultzari babes eta miresmen osoa adierazten diegu. Halaber, munduko indar aurrerakoiekin bat eginda, uharteak jasaten duen blokeo ekonomiko bidegabe eta krudela amaitzea galdegiten dugu, hala nola modu bidegabean espetxeratutako Kubako bost iraultzaileak askatzea.
• Venezuelako herria goratzen dugu eta elkartasun osoa adierazten diogu iraultza bolivartarrari, justizia soziala lortzeko egindako aurrerapausoengatik. Hugo Chavez Frías presidenteari laster sendatzea opa diogu. Bihoakio anaitasunezko besarkada iraultzailea.
• Elkartasuna adierazten diegu Hegoamerikako herrialde askotan garatzen ari diren askapen prozesuei; hau da, Boliviako, Brasileko, Ekuadorreko, Nikaraguako, Salvadorreko eta Uruguayko gobernu aurrerakoiei.
• Halaber, elkartasuna adierazten diegu Magreben eta Ekialde Hurbilean justizia sozialaren alde eta zapalkuntzaren aurka borrokatzeko kaleak hartu dituzten herritarrei eta klase herritarrei.
• Babesa eskaintzen diegu Afrikan, Asian edo Karibean, subiranotasun osoa lortze aldera, kate neokolonialak apurtu nahi dituzten herriei. Zorionak ematen dizkiogu Afrikako Kongresu Nazionalari, ehungarren urteurrena ospatu duelako; ehun urte Hego Afrikatik apartheida desagerrarazteko borrokan.
• Funtsean, zernahi motako zapalkuntza jasaten dutenen alde gaude. Izan ere, elkartasuna herrien arteko samurtasuna da.
GUE-NGLk Derryn antolatu lan jardunaldietan izan da SORTU +
SORTUko ordezkari diren Gorka Elejabarrietak eta Iraide Lejarretak, Europako Ezkerraren eta Ipar Herrialdeetako Ezker Berdearen (GUE-NGL) legebiltzar taldeek antolatutako lan… Gehiago irakurri
Sortu Tindoufen da Frente Polisarioak 40 urte betetzen dituela ospatzeko egingo diren ekimenetan +
Datorren maiatzaren 20ean Fronte Polisariok Mendebaldeko Sahararen, independentzia nazionalaren aldeko borroka hasi zelaren 40. urteurrena ospatuko du. Borroka hau NBE-k… Gehiago irakurri
SORTU-K bere doluminak helarazten dizkio Frente Polisarioari El Jalil Sidi M'Hamed-en heriotza dela eta +
SORTUk elkartasunezko agur anaikor bat bidali nahi die lagun sahararrei El Jalil Sidi M'Hamed Frente Polisarioko kidearen heriotza dela eta.… Gehiago irakurri
Gorka Elejabarrietak eta Igor Zulaikak Danimarkako Enhedslisten alderdiaren Kongresuan parte hartu dute +
SORTUko Nazioarteko Harremanen arduraduna Gorka Elejabarrietak eta Europako Ordezkaria Igor Zulaikak Kopenhagen Enhedslisten (Aliantza Gorri-Berdea) alderdiak eginiko kongresuan parte hartu… Gehiago irakurri